Astero, Euskal Herriko 7.000 lagun baino gehiago batzen gara AEKren Mintzapraktika programako taldeetan. Parte hartzea doakoa, etxetik hurbil eta norbere mailako taldeekin. Gainera, hamaika abantaila izango dituzte izena emandako herritarrek, besteak beste, deskontuak eta opariak. Era berean, izena emandako guztien artean hilero-hilero hamar sari-kutxa zozketatuko ditu AEK-k.
Mintzapraktika programako taldeetan aritzeko izena eman nahi duenak Azkoitiko AEK euskaltegian –Kultur Etxeko laugarren solairuan– izango du horretarako aukera. Horrez gain, udaleko Euskara Zerbitzuan edo honako lotura honetan ere badago izena emateko aukera.