Joan den ostegunean, azaroak 10, euskaltegiko ikasleek eta Mintzalaguneko partaideek San Martin ikusteko eta haren historia ezagutzeko aukera izan zuten. 17:15ean elkartu eta San Martinera igo ginen, erritmo politean igo ere. Han zain genuen Juan Bautista Mendizabal. Lehenengo, eraikina kanpotik ikusi genuen, eta Azkoitiari eta ermitari buruzko hainbat datu interesgarri eman zizkigun herriko historialariak. Gero, eraikina barrutik ikusteko aukera izan genuen, baita informazio ugari jasotzeko ere. Eskerrik asko, Juan Bautista.