Irteera puntuetan elkartu eta giro jatorrean igo ginen, nor bere erritmoan. Behin Xoxotera iritsita, zain genuen "Korrikaren aldeko pintxo-potea". Rakelek eta bere lantaldeak txoko polita prestatu ziguten eta, eguraldi ederra eta musika lagun, gustura egon ginen. Argazkia atera eta bakoitzak bere kasa egin zuen beherako bidea: batzuk berehala abiatu ziren, eta beste batzuk, aldiz, egonaldia luzatu zuten.
Urolako AEKtik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaileei, baita Zestoako Agiro mendi klubari, Azpeitiko Lagun Onak eta Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunei ere, antolakuntzan laguntzeagatik. Eta, nola ez, Xoxoteko Aterpetxeko Rakeli eta bere lantaldeari.
Eskerrik asko denoi eta bejondeigula! Orain 22. Korrikaren prestaketa lanetan jarraituko dugu buru-belarri. Tipi-tapa, Korrika! HitzEkin!