Bizen Garcia hasiera-hasieratik egitasmoan dabilen kidea da eta ostiralero elkartzen da bere taldekideekin. Batzuetan paseotxo bat emateko elkartzen dira, beste batzuetan kafea hartu eta hizkeltadi ederraz gozatzeko eta egunpasa politak ere egin izan dituzte.
COVID-19a dela eta, segurtasun neurri guztiak beteaz, euskara praktikatzen aurrera jarraitzeko hautua egin du taldeak, ez da gutxi! Bejondeizuela!
Zuk ere hitz egiteko gaitasuna hobetu nahi? Zain duzu Mintzalagun! Harremanetarako deitu 943-15 10 89 edo 943-85 71 75 edota idatzi azkoitia@aek.eus edo euskara@azkoitia.eus e-posta batera.
Oharra: Mintzapraktika taldeetan eta antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta daude, eta era berean COVID-19rako protokoloa jarraitzen dugu.