Mintzalaguneko bidelarien testigantza

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2019ko api. 30a, 15:37

Oraingoan Xiomara Galvisen hitzak jaso ditugu. Eskerrik asko eta jarraitu horrela!

Noiz hasi zinen Mintzalagun egitasmoan?

2010ean hasi nintzen, Mintzalagun proiektua Azkoitian hasi zenetik.

Zer irabazi duzu bertan parte hartuta?

Bederatzi urte eta gero lagun pila bat irabazi ditut, beste ikuspuntu bat, beste bizimodu bat ezagutzeko aukera eman dit eta beste bizi poz bat ere bai.

Eta zer zailtasun aurkitu dituzu bidean?

Batzuetan taldeetan ideia ezberdinak sortzen dira, zuk dituzunaren desberdinak, eta agian, ez zaude ados, baina hori ere garrantzitsua da. Izan ere, gai batekiko beste ikuspuntu eta beste pentsamendu batzuk irabazten dituzu.

Mintzalagunen zabiltzanetik, gehiago hitz egiten duzu euskaraz?

Bai noski! Jende asko ezagutu dut bidean, beraz, gehiago hitz egiten dut.

Mintzalagunen izena emateko zalantzan dagoenari, zer esango zenioke?

Ez kezkatzeko, lasai joateko eta bidean hartuko duela konfiantza. Jende ona dagoela eta hauek moldatzen direla zure euskara mailara eta zuk hitz egiten duzun bezala euskaraz saiatzeko. Izena emateko esango nieke!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide