21. Korrika

Klika! Korrika kulturala Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2019ko mar. 12a, 09:46

21. Korrika hasteko 23 egun falta diren honetan, motorrak berotzen hasteko, Korrika Kulturala martxan da.

Datorren igandean, martxoak 17, mendi irteera egingo dugu 'Hiru herri, helmuga bat' lelopean. Azkoitia, Azpeitia eta Zestoatik abiatuta, Xoxoteko aterpetxean elkartuko gara 11:00etan, hamaiketakoa egiteko. Izen- ematea Etxe-Aitz, Zakela eta Zurt tabernetan eta Azkoitiko AEK euskaltegian egin daiteke. Haurrek ikastetxeetan ere izango dute aukera izena emateko. Izena emandakoak Balda Plazatik abiatuko dira 09:00etan, eta 09:30ean Aittolako aparkalekuan elkartuko dira.

Ekintza gehiago

Martxoaren 24an, igandea, Anaitasuna- Deusto Donostia mutilen Ohorezko Mailako futbol partida izango da Txerloian, eta atsedenaldian Korrika Txikia egingo da. Martxoaren 29an Koreografia lehiaketaren finala eta sari banaketa egingo dira. 18:00etan, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, bost bideo finalistak proiektatuko dira, eta ikusleek bozka emateko aukera izango dute. Martxoaren 30ean, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian, Korrika petoarekin helmugara iristen den lehenak Mikel Uria jatetxean bi lagunentzako bazkaria eskuratuko du.

Animatu eta egin Klika!  Badator 21. Korrika!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide