Egitasmoko kideek beraiek ekarri zuten jatekoa: txorixoa, urdaiazpikoa, ogia, patatak,patata tortillak,gazta, bizkotxoak, brownie... Sabela beteta 23 lagun bildu ginen guztira eta aurten izena emandako 8 laguni ongi etorria egiteko aprobetxatu genuen ekitaldia. Jolasak ere tarteko, elkar ezagutzeko eta mintzalagunen sarea indartzeko parada izan genuen.
Ongietorri, beraz, Mintzalagunera eta eskerrik asko parte hartu zenuten guzioi!