Gustura aritu ginen berriketan. Larunbatean egun ederra bizi izan genuen. AEKtik antolatu genuen Mintzodromoan ere giro bikaina izan genuen. Bidaiatzeko moduez, ordu aldaketaz eta kultura kontsumoaz isildu gabe aritu ginen. Amaitzeko, jan eta edaten genuen bitartean, ondorioak atera eta geure kontuetaz ere aritu ginen.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi eta eskerrik asko, nola ez, HERRIKOLOREAK eguna antolatu zenutenoi. Zorionak eta bejondeizuela!