II. Igor Zendoia bideo lehiaketako finalisten artean beteranoen taldea

Erabiltzailearen aurpegia AEK

Asteazkenean, hilak 13, Urola Kostako AEKren II. Igor Zendoia bideo lehiaketaren finala ospatu genuen, Zumaiako alondegian. Azkoitiko AEK-ko Beteranoak taldeak parte hartu zuen, baita finalera iritsi ere! Bejondeizuela!

Aurtengo gaia 'Ahoa eta belarria' izan da, eta guztira 14 bideo aurkeztu dira. Finalean bost talde lehiatu ziren, eta Zumaiako Ostegunzaleak taldeak irabazi zuen. Azkoitiko AEK-ko Beteranoek 'Zurrumurruak' bideoa aurkeztu zuten. Ikusi eta gozatu!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide