Bulegoa kalean

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2017ko ira. 15a, 10:11

Atzo, pintxo-potea zela aprobetxatuz, AEKidok bulegoa kalera atera genuen. Jendeari gogorarazi nahi izan genion matrikulazio kanpainan buru-belarri sartuta gaudela eta, bide batez, gure eskaintzaren berri eman genuen.

 

Eskaintza zabala du Azkoitiko AEK-k:

- Egunean bi orduko euskalduntze ikastaroa.

- Titulu homologatuak lortzeko ikastaroak: B1, B2, CI (EGA) eta C2 (online).

- Alfabetatze klaseak.

- Autoikaskuntza.

- Mintzalagun

Laburbilduz, ez galdu euskara ikasi edo hobetzeko aukera eta hurbildu zaitez Azkoitiko AEK-ra:

  • Helbidea: Kultur Etxeko, 4. solairua, 4.gela.
  • Ordutegia: 10:00-13:00 / 17:00-20:00
  • Telefonoa: 943 15 10 89 edo 607 612 697
  • Emaila: azkoitia@aek.eus

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide