Amaitu da ikasturtea AEKn

Erabiltzailearen aurpegia AEK

Aurreko ostegunean, ekainak 22, amaitu genuen ikasturtea AEKn. Bukaera borobila emate aldera, hainbat ekintza burutu genituen. Hasteko, arratsaldeko 15:30ean, San Martineko museo arkeologikora bisita gidatua egin genuen. Gero, arratsaldeko 19:30ean hasita, kantu-pintxo-potea egin genuen Iraurgi abesbatzako kideen gidaritzapean. Eta azkenik, Orbela jatetxean afaria eginez amaitu genuen eguna. Ondo pasatu oporrak! Datorren ikasturtean izango duzue gure berri.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide