Izpiak eta hizkiak

Mata

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Beristain

Ainhoa Beristain kolaboratzaileak apirileko Azkoitia Guka aldizkarirako egindako ekarpena da honako hau: 'Mata'.

30 urte, isilik zegoen leku baten atea bota eta ilusioak errealitate bihurtzen hasi zirela.

30 urte, hiltoki batetik kultura bizitzeko espazio bat sortu zela.

30 urtez, eta autogestioaren indarrez, jendearen borondatez eta auzolanean, espazio hau urteetan zehar ideien, antzerkien, kontzertuen, hitzaldien eta tailerren etxe izan da.

30 urtez sortu ditugu harremanak, proiektuak eta oroitzapenak. Hemen, kultura ez da kontsumitzeko zerbait bakarrik izan: sortzeko, partekatzeko eta elkarrekin eraikitzeko modua baizik.

Animaliak zintzilikatzeko gantxoek sabaitik beheraka diraute oraindik ere. Oroimena ez baita ezabatu behar eta egindako bidea luzea izan dela gogorarazten digute.

30 urte atzetik, bidea zabalduz, eta milaka aukera aurretik bide berriak irekitzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide