LH4-LH6 bitarteko gaztetxoentzat proposamen berriak

Erabiltzailearen aurpegia Abarketatxo ludoteka 2015ko ira. 11a, 13:07

Lore Elortza eta Amaia Etxaniz hezitzaileak, Pello LarraƱaga Gazteria teknikaria eta Sonia Vazquez zinegotzia

Gaur goizean aurkeztu dute hamar eta hamabi urte arteko gaztetxoentzat izango den egitasmo berria. Adin tarte horri garrantzi gehiago eman nahi diote hezitzaileek, beste modu batean antolatuta. 

 

"Ludotekan lau urtetik hamazazpi urte bitarteko haur eta gazteak biltzen dira, baina hamar eta hamabi urte arteko populazioa ludotekatik desagertu dela konturatu gara", azaldu du Pello Larrañaga Gazteria teknikariak. "Guk ezinbestekotzat jotzen dugu prozesua modu jarraian ematea. Heldutasunerako bidea landu behar da neraberazo-aurrean, eta horregatik, adin tarte horretako arazoa konpondu nahi dugu.  Horrez gain, eskola orduz kanpoko ekintza gehienak astelehenetik ostegunera izaten dituzte, eta ez dute denborarik izaten ludotekara joateko. Eta ia gehienek, ludoteka umeentzako gune bat bezala ikusten dute. 

Arazoari interbidea emateko, ostiraletan 17:00etatik 19:00etara, adin tarte horretako haurrentzat ireriko dute ludoteka. Beraientzako izango den espazio propio bat eraikiko dute elkarlanean, euren espazioa dela senti dezaten. Beraien kezkak eta beharrak azaleratuko dituzte, sormena eta ekintza berriak jorratuz. Modu horretan, autonomia eta heldutasunerako bidea landuko dute hezitzaileen gidaritzapean, eta gaztaroari prestatuta ekingo diote.  

Amaia Etxaniz eta Lore Elortza ludotekako hezitzaileek azaldu dute gazteek lagun arteko arazo asko izaten dituztela adin tarte horretan eta gurasoei mesprezoak egiteko joera ere edukitzen dutela. Horregatik, oso garrantzitsutzat jotzen dute gaztetxoekin baloreak lantzea eta beraiekin hitz egitea. Gazteen beharretara egokituko dira hezitzaileak eta parte-hartzeari garrantzi handia emango diote. 

Egitasmo hori guztia datorren ostiralean, hilak 18, aurkeztuko dute Abarketatxo ludotekan, 19:00etan. Bertan, LH4-LH6 bitarteko haurrekin eta beren gurasoekin elkartuko dira bilera bat egiteko. 

Hasieran doakoa izango da ludotekan ostiral arratsaldetan eskainiko duten zerbitzu berria, eta datorren astean irekiko dute izena emateko epea. Ordea, plazak mugatuak izango dira, 30 lagunentzako izango da, eta bi hezitzaile egongo dira. 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide