Azkoitian nagusitu dira Valor eta Velasco

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna-Kakute xake taldea

Azkoitiko txapelketan elkartu ziren jokalariak eta antolatzaileak. (Anaitasuna Kakute)

Anaitasuna Kakute xake taldearen eskutik, emakumeen zein beteranoen partidak jokatu zituzten atzo Azkoitiko Kultur Etxean. Beteranoetan, Juan Carlos Valor etxeko jokalaria nagusitu zen, eta emakumeetan, Eider Velasco arabarra.

Anaitasuna Kakute xake taldearen eskutik, emakumeen zein beteranoen partidak jokatu zituzten atzo Azkoitiko Kultur Etxean. Aurten, eskutik joan dira bi maila horietako norgehiagokak, eta hainbat jokalari izan dira neurketez gozatu dutenak. Beteranoetan, Juan Carlos Valor etxeko jokalaria nagusitu zen, Jose Joakin Larrañagaren aurretik; biak ala biak dira Anaitasuna Kakute taldekoak, eta horiekin batera, Eibar taldeko Xabier Beorlegik osatu zuen podiuma. 

Emakumeetan, berriz, Martintxo taldeko Eider Velasco arabarra sailkatu zen aurrena, eta hark oso gertu izan zituen Alaitz Hidalgo eta Izaro Arriola Anaitasunako kideak; oso txapelketa ona egin zuten horiek. Erlantz Gonzalez aritu zen partida guztietako arbitro lanetan, eta giro ona nagusitu zen Kultur Etxean; beraz, datorren urtean hainbat hobekuntzarekin egingo dugu berriz txapelketa. 

Bestalde, larunbatean amaitu zen 2026ko Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketa Absolutua, Elgoibarren, Eibarren eta Azkoitiaren artean antolatutakoa. "Merezi izan du txapelketa antolatzeak, baina pena izan da parte hartze txikia izan duelako, hiru egoitzak Gipuzkoaren erdian egonik. Badirudi distantziak ez direla berberak txapelketa antolatzen den lekuaren arabera, eta era berean, lekuan lekuko parte hartze handiagoa espero genuen", esan du Anaitasunako zuzendaritzak. Ibon Muñozek irabazi zuen txapelketa, sailkapenean hirugarren geratu zen Jon Aranarekin berdinketa egin ostean; bigarren, berriz, Iker Garcia sailkatu zen. Parte hartzaileek gogo eta interes handia erakutsi zuten, eta ondo merezitako saria jaso dituzten azken partidak amaitu ostean. 

Azpeitiko Hirugarren Mailako Zonalean, berriz, Alaitzek, Santik, Ianek eta Ekik galdu egin zuten, eta Josuek, berriz, irabazi. Hura gainera, Fide nazioarteko sailkapenean sartu da lehenengoz, 1.866 punturekin eta klubeko bosgarren postua lortuz. Zorionak, beraz. Datorren jardunaldian, Josue-Unanue, Santi-Villacis eta Eki-Alaitz bikoteak arituko dira, eta Ianek atsedena hartuko du.

Xakelariak jokoan, atzo. (Anaitasuna Kakute)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide