Absolutuen Gipuzkoako Txapelketa hasiko dute larunbatean, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna-Kakute xake taldea

Azkoitiak, Eibarrek eta Elgoibarrek osatzen duten multzoko aurreneko partidak jokatuko dituzte Anaitasuna Kakuteren egoitzan, eta larunbatean hasiko da hirugarren mailakoen txapelketa ere, Azpeitian. 

Hirugarren mailakoen zein maila absolutuen banakako Gipuzkoako Txapelketaren izen ematea ixtear den honetan, oraindik oso gutxik dute inskribapena eginda, azkenengo egunetan zerrenda handitzea espero den arren. Maila absolutuen txapelketa lurraldeko klubak elkartuta jokatuko dute, eta Azkoitiak, Eibarrek eta Elgoibarrek osatzen duten multzoa datorren larunbatean hasiko da, Anaitasuna Kakuteren egoitzan, 16:00etan. Egun horretan bertan, hirugarren mailakoen txapelketa hasiko da Azpeitian 16:00etan, eta lau azkoitiarrek parte hartuko dute han. 

Bestalde, joan zen igandean Zangotzako txapelketa jokatu zuten Nafarroako udalerri horretan, eta 12 urtez azpikoen mailan, Luken Pascualek seigarren postua lortu zuen 4,5 punturekin, eta hamar urtez azpikoetan, Bera Pascual laugarren postuan sailkatu zen, eta nesken artean txapelduna izan zen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide