Alaitzen eta Lukenen emaitza onak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna-Kakute xake taldea

Urretxuko txapelketan parte hartu zuten azkoitiarrak. (Anaitasun Kakute)

19 urtez azpiko xakelariek txapelketa jokatu zuten larunbatean Urretxun, eta Alaitz Hidalgo aurreneko postuan sailkatu zen emakumeetan; sailkapen orokorrean, bigarren egin zuen Luken Paskualek. 

Urretxuko Santa Anastasia jaien barruan, 15 urtez azpikoen xake txapelketa jokatu zuten joan zen larunbatean 19 xakelarik. Seniorren parte hartzea ere izan zen han, eta maila batean zein bestean, Goierri Klubaren lan ona nagusitu zen, arreta berezia eskaini baitzien parte hartzaile guztiei. Mohamed Ademi abadiñarrak irabazi zuen txapelketa sei punturekin, beste inori irabazteko aukerarik eman gabe. Bigarren sailkatu zen Luken Paskual azkoitiarra, lau punturekin, eta puntu berberak eskuratu zituen Alaitz Hidalgo azkoitiarrak ere; nesketan, aurreneko postua lortu zuen hark. 

Bosgarren postuan ere lau punturekin, aurrerapen handia ematen ari den Santi Osio izan zen. Hamargarren eta hamahirugarren postuetan, berriz, Bera Pascual eta Eki Unamuno sailkatu ziren, biak hiruna punturekin. Txapelketa ederra izan zen, eta gure jokalariek maila handia erakutsi zuten. 

Bestalde, Azkoitian, Eibarren eta Elgoibarren jokatuko den absolutuen banakako Gipuzkoako Txapelketa prestatzen jarraitzen dute, eta xakelariek urriaren 1era bitartean dute izena emateko aukera. Inskribatzeko epemuga bera dute Azpeitian jokatuko den hirugarren mailako txapelketan lehiatuko direnek ere; azkoitiar batzuek parte hartuko dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide