Larunbatean xake txapelketa berezi baten bigarren edizioa jokatu zuten Astigarragan (Gipuzkoa): Gaueko Ganbitoa izenekoa. 20:00etan hasi zen lehia, eta partaideek pizza dastatu ahal izan zuten neurketak amiatzean, indarrak berreskuratzeko.
Antolakuntza oso ondo aritu zen, eta 91 jokalarik parte hartu zuten. Horien artean izan zen Eki Unamuno azkoitiarra; 63. postuan amaitu zuen lehia, lau puntu eskuratuta. Emaitza nahikoa ona lortu zuen hark; izan ere, nazioartean ospea duten jokalarien aurka galdu bazuen ere, gainontzeko partidetan ondo aritu zen. Eta garrantzitsuena da asko ikasi zuela eta irribarre batekin itzuli zela etxera; horretara ohituta gauzka Unamunok, eta beraz, zorionak!
Astearte eta ostegun honetan xake ikastaroen bigarren fasea hasiko du Anaitasuna Kakute xake klubak Kultur Etxean, eta klubeko begiraleek neska-mutilei xakearen teoria eta praktika irakatsiko dizkiete. Era berean, eskola kirolerako taldeak osatzen hasiko dira.