Udako emaitza onak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna-Kakute xake taldea 2026ko abuztuaren 24a

Joan den asteburuan, Lekeitioko Xake Txapelketan zein Briviescakoan parte hartu dute Azkoitiko xake jokalariek. 

VII. Lekeitioko Xake Txapelketa jokatu zuten joan zen larunbatean, eta Santurtzi taldea nagusitu zen 27,5 puntu batuta eta Abadiño (26 puntu) eta Barakaldo (19,5 puntu) taldeen aurretik. Anaitasuna Kakute sailkapeneko seigarren postuan geratu zen 17 punturekin, Jose Joakin Larrañagak, Manuel Paredesek eta Eder Elexpek lan ona eginda. Guztira, hiruna jokalariz osatutako 28 talde lehiatu ziren txapelketan, eta inguru zoragarrian, antolakuntzak lan handia egin zuen egitasmoa ezin hobea izan zedin. 

Arratsalde horretan, berriz, XXVIII. Briviescako Txapelketa jokatu zuten Burgosen (Espainia) absolutuen mailako 91 xakelarik eta infantiletako 52k. Azken maila horretan, Luken Pascual hirugarren postuan sailkatu zen zazpi partidatan sei puntu batuta, eta bere arreba Berak, berriz, 21. postuan amaitu zuen, lau punturekin, eta bere kategoriako onena izan zen. 

Klubeko jokalariek udako beste hainbat txapelketa dituzte oraindik aurretik, hala nola Hondarribia Marlaxka eta Miranda Ebro; eta bazkideak dagoeneko hasi dira Gipuzkoako Txapelketarako prestatzen. Era berean, Azkoitiko klubak absolutuen mailako Gipuzkoako txapelketa Azkoitian egin dadin, Eibarrekin eta Elgoibarrekin batera, hala gure jokalariek gertuago izan ditzaten partidak. Zonaldeko txapelketako hirugarren maila ere Azkoitian jokatzea eskatu dugu iaz bezala, gure jokalariak sustatzen jarraitzeko asmoz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide