Burgosko xake zirkuituan barrena

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna-Kakute xake taldea 2026ko abuztuaren 19a

Luken Pascual Burgosko Belorado herriko (Espainia) xake txapelketan parte hartzen. (Utzitakoa)

Luken eta Bera Pascual anai-arrebek Burgosko Belorado herriko xake txapelketan parte hartu dute, eta emaitza txukunak eskuratu dituzte. Bestalde, Anaitasuna-Kakute xake taldeko zuzendaritzak dagoeneko zabaldu du San Andres Xake Txapelketaren 31. edizioan parte hartzeko izen ematea. 

Anaitasuna-Kakute xake taldekoak dira Pascual familiako bi seme-alabak, eta udako oporraldian, Burgosko xake zirkuituko hainbat jardunalditan parte hartzen ari dira, giro onean eta lan bikaina eginez. Oraingoan, Beloradon izan dira. Infantiletan, Lukenek bederatzigarren postuan bukatu du lehia, sei partidatan 4,5 puntu pilatuta. Berak, berriz, 35. postuan bukatu du, hiru punturekin. Giro jatorraz gozatzeaz gainera, beren adineko beste haur batzuk ezagutzeko aukera izan dute Pascual anai-arrebek.

Bera Pascual Burgosko Belorado herriko (Espainia) xake txapelketan parte hartzen. (Utzitakoa)

Sanandresetako txapelketari begira

Azkoitiko klubeko zuzendaritzak dagoeneko zabaldu du San Andres Xake Txapelketaren 31. edizioan parte hartzeko izen ematea. Txapelketa azaroaren 28an jokatuko da Elkargunean. 189 jokalarirentzat tokia egongo da, eta dagoeneko 30 bat lagunek eman dute izena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide