Oiartzungo jaien barruan, sanestebanetako xake txapelketa izan zen joan zen asteazkenean, eta Anaitasuna-Kakute xake taldeko hainbat lagunek parte hartu zuten lehian. 58 jokalari aritu ziren nor baino nor, eta Iosu Used nagusitu zen, sei puntu batuta.
Azkoitiko taldeko lehen sailkatua Luken Pascual izan zen, sailkapenean seigarrena izan baitzen, eta haren ostean, hamabosgarren postuan sailkatu zen Bera Pascual. Santi Osio, berriz, 24. postuan sailkatu zen, hiru punturekin.
Larunbatean, berriz, Pascual anai-arrebak Burgosko umeen Frandovines-Isar txapelketan izan ziren. Lukenek zortzigarren egin zuen, sei partidatan 4,5 puntu batuta, eta benjamin mailan bera izan zen onena. Berak, berriz, bi puntu eskuratuta, 33. egin zuen.