XXI. Xake Jaialdia ospatu zuten atzo Santurtzin (Bizkaia), eta hainbat kategoriatan banatutako partidak jokatu zituzten. 10 urtez azpikoen mailan, Luken Pascual gailendu zen aurkariei sei partidak irabazi ostean. Bere arreba Bera Pascualek ere txapelketa ona egin zuen, 4,5 punturekin sailkapen orokorreko bederatzigarren postua lortuta, eta 8 urtez azpikoetan aurrenekoa izanda.
Biak ala biak oso une onean dira, eta horren erakusgarri da aurreko egunean, larunbatean, Barakaldon (Bizkaia) lortutakoa: hirugarren eta laugarren postuan lortu zituzten, eta azken txandako partida elkarren aurka jokatu zuten, berdinketarekin amaituz.
Giro paregabea nagusitu zen bi txapelketetan, eta gaztetxoek ederki gozatu zuten, beroari aurre eginez eta xake eskoletan ikasitakoa erakutsiz.
Bestalde, hilaren 26an XXX Blitz Anaitasuna Kakute txapelketa jokatuko dute Kultur Etxean, eta dagoeneko hamalau lagun daude izena emanda.
Bera Pascual, Santurtziko jaialdian 8 urtez azpikoan garaile. (Anaitasuna Kakute)