Zarauzko xake txapelketan izan dira Anaitasuna Kakuteko gazteak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna-Kakute xake taldea

Anaitasuna Kakute taldeko onena Izaro Arriola izan zen, hura bederatzigarren sailkatu zen-eta 5,5 punturekin.

Anaitasuna Kakute xake taldeko zenbait ordezkari Zarauzko xake txapelketan izan ziren herenegun, zapatua. Guztira, 34 xakelarik parte hartu zuten txapelketan, eta Pablo Arrondok irabazi zuen, 8 punturekin. Anaitasuna Kakute taldeko onena Izaro Arriola izan zen, hura bederatzigarren sailkatu zen-eta 5,5 punturekin.

Gainerakoan, Luken Pascual 11. postuan sailkatu zen 5 punturekin, Bera Pascual hamaseigarrena izan zen puntu berdinekin, eta Ane Arriola 25. postuan sailkatu zen, 3,5 punturekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide