XVI Anaitasuna-Kakute Kopa 2026 lehiatu dute igande honetan Azkoitian. Juan Carlos Valor izan da senior mailako irabazlea, zazpi partidatan 6,5 puntu lortuta. Haren atzetik geratu dira Jorge Fernando Domingo, 6 punturekin, eta Juan Cruz Fernandez, 5,5 punturekin. Junior mailan, aldiz, Luken Pascual izan da garaile 10etik 9 punturekin; bigarren postuan Alaitz Hidalgo geratu da 7,5 punturekin, eta puntu berak lortu ditu Bera Pascualek hirugarren postuan.
Senior mailako podiumaren ondoren, jokalari hauek sailkatu dira: J. J. Larrañaga, J. Kuende, E. Gonzalez, J. Plazaola eta I. Arriola. Junior mailan, berriz, honako hauek osatu dute sailkapena: E. Unamuno, A. Arriola, S. Osio, M. Arriola, I. Arellano, B. Moreno, D. Otaño eta E. Arellano.
Gazteak izan ziren ekitaldian jai-giroa jartzeaz arduratu zirenak; izan ere, errespetuz eta, batez ere, jarrera atseginez eta ondo pasatzeko gogoz bertaratu ziren. Giro ederra sortu zuten jardunaldian, lehenbailehen errepikatzen saiatuko garena.
Horrez gain, larunbatean Anaitasuna-Kakuteko talde bat Basaurira joan zen taldekako partida azkarren txapelketa jokatzera. Abadiño izan zen txapeldun, eta hari jarraitu zioten Conteneo eta Zornotzak. Gure jokalariek bosgarren postua lortu zuten, txapelketa ono ona eginez.
Larunbatean ere, I San Mikel Txikitan txapelketa lehiatu zuten Oñatin, sortu berri den klub baten eskutik, eta lan bikaina egin zuten. Luken Pascual zortzigarren geratu zen 4 punturekin eta Bera Pascual, berriz, hamargarren 3,5 punturekin. Biek ala biek egun ederraz gozatu zuten.