Legazpiko haurren xake topaketa irabazi du Luken Pascualek

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna-Kakute xake taldea 2026ko apirilaren 13a

Asteburuan hainbat txapelketatan izan dira Azkoitiko xake jokalariak.

Legazpin jokatutako haurren mailako topaketan nagusitu da Pascual. Bestalde, Euskadiko gazte mailako txapelketak jokatu dituzte Eibarren Alaitz Hidalgok, Ane Arriolak, Mikel Arriolak eta Eki Unamunok.

Luken Pascual Anaitasuna Kakute taldeko xake jokalariak haurren mailako topaketa irabazi zuen Legazpin (Gipuzkoa). 6 puntu batu zituen Pascualek, bere atzetik sailkatu ziren jokalariek baino puntu bat gehiago. Bera Pascualek, berriz, 4,5 puntu batu zituen eta bosgarren sailkatu zen. 

Bestalde, Anaitasuna Kakute xake taldeko zenbait gaztek Euskadiko Txapelketak jokatu dituzte Eibarren. Kadete mailan, Alaitz Hidalgok eta Ane Arriolak 2,5 puntu batu zituzten zazpi partidatan. Lehia gogorrak jokatu behar izan zituzten biek ala biek. Gazte mailan, berriz, Mikel Arriolak eta Eki Unamunok parte hartu zuten, eta haiek ere 2,5 puntu batu zituzten zazpi lehia jokatu eta gero. Unamunoren aurreneko aldia izan zen halako hitzordu batean, eta maila ona erakutsi zuen. 

Txapelketa eta ligako lehiak amaituta, Anaitasuna Kakute taldea hainbat hitzordu antolatzen ari da: maiatzaren 10ean, igandez, Anaitasuna Kopa txapelketa jokatuko dute; ekainaren 14an, igandez, Sustapena Azkoitia 2026 txapelketa izango da Elkargunean –guztira, 150 xake jokalarik parte hartuko dute hitzorduan–; ekainaren 28an, igandez, Azkoitia Hiria txapelketa jokatuko da; eta uztailaren 26an, igandez, Anaitasunaren Blitz Soziala. Nolanahi ere, Azkoitiko xakelariek Euskal Herriko hainbat txapelketatan parte hartuko dute. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide