Gazi-gozoa izan da Gipuzkoako taldekako xake ligaren bederatzigarren jardunaldia Anaitasuna Kakute xake taldearentzat; izan ere, 2ko berdinketa batera iritsi ziren Preferente mailan. Preferente mailakoek zapatuan jokatu zituen partidak, Zarauzko taldekoen aurka, jaitsiera dela eta lehiakide zuzenak direnak. Jose Luis eta Jose Joaquin Larrañaga anaiek bi garaipen lortu zituzten, aldiz, Carlos Sanchez eta Anibal Fernandezek galdu egin zituzten beren lehiak. Horrenbestez, bina berdindu zuten taldeek.
Taldeak azken postuetan jarraitzen du eta jaitsiera oso gertu dago, baina hori saihesteko borrokan jarraituko dute. Datorren asteburuan, Hondarribiko Marlaxka taldea izango dute aurkari etxean. Sailkapenean bosgarren postuan daude horiek, 19,5 punturekin.
Bigarren mailakoek zorte gutxiago izan dute asteburuan Andoainen, 3,5-0,5 emaitzarekin galdu baitzuten. Alex Alzasek berdindu egin zuen bere partida, baina Juan Carlos Valorrek, Imanol Larrañagak eta Xuban Garatek galdu egin zuten. Taldea jaitsiera postuetatik at dagoenez, klubak bere jokalari gazteenak promozionatzera jarri ditu indarrak. Datorren zapatuan, liderren aurka jokatuko dute Azkoitian: Gros I.aren aurka.