Anaitasuna Kakute xake taldekoek berdindu eta galdu egin dute Gipuzkoako taldekako ligaren laugarren jardunaldian.Preferente Mailan, 3,5-0,5 galdu zuten azkoitiarrek Donostiako Gros C taldekoen aurka, eta Bigarren Mailan 2-2 egin. zuten Goierriren aurka.
Preferente Mailan, Anibal Fernandezek berdindu egin zuen aurreneko lehian, baina Jose Luis Larrañagak, Imanol Larrañagak eta Josu Plazaolak galdu egin zituzten beren demak. Emaitza horren ondorioz, taldea sailkapeneko azken postuan kokatu da orain, nahiz eta gora egiteko itxaropenik ez galdu; izan ere, titular ugariren hutsunea du taldeak. Datorren asteburuan, Baionakoen aurka jokatuko dute Kultur Etxean; hamargarren postuan daude sailkapenean, Azkoitikoek baino puntu erdi bat gehiagorekin.
Bigarren Mailan, bestalde, 2-2 berdindu zuten Anaitasuna Kakutekoek Goierriren aurka. Juan Carlos Valorrek eta Alex Alzasek irabazi egin zuten, eta Xabi Ruizek nahiz Xuban Garatek galdu. Taldea sailkapeneko seigarren postuan da egun zazpi punturekin. Datorren asteburuan, Santikutz taldekoen aurka neurtu beharko dituzte indarrak; gaur-gaurkoz, laugarrenak dira sailkapeneak Legazpikoak (Gipuzkoa), 8,5 punturekin.