Azkoitiak Astigarragan irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna-Kakute xake taldea 2026ko urtarrilaren 11

Anaitasuna Kakute xake klubeko preferenteen mailako taldea Gipuzkoako Txapelketaren aurreneko jardunaldian nagusitu zen atzo, larunbata, Astigarragari 2,5-1,5 irabazita. Bigarren mailako taldeak, bestalde, ez zuen estreinako jardunaldi ona izan, eta porrota jaso zuen Elgoibarren aurka. 

Anaitasuna Kakute xake klubeko preferenteen mailako taldea Gipuzkoako Txapelketaren aurreneko jardunaldian nagusitu zen atzo, larunbata, Astigarragari 2,5-1,5 irabazita.

Azkoitiarrak, nahiz eta jokalari batzuk ez izan, sendo nagusitu ziren Jorge Domingo eta Anibal Fernandezen taulen ostean. Xabi Ruizek ere berdindu egin zuen, balizko garaipena lortzeko biderik aurkitu ez bazuen ere. Jardunaldiko protagonista, berriz, Josue Goenaga izan zen, partida polita jokatuta irabazi egin baitzuen. Hasiera ona izan du taldeak, eta sailkapeneko bosgarren postuan kokatu da, Leitzako Agustin taldearen puntu erdira eta sailkapeneko buruan den Fomentoren puntu batera. Datorren larunbatean Irunera joango dira, Salto Bidasoaren aurka lehiatzera. Hamargarren postuan da talde hori, puntu eta erdirekin. 

Bigarren mailako taldeak, bestalde, ez zuen estreinako jardunaldi ona izan, eta porrota jaso zuen Elgoibarko Olan Arkitektura taldearen aurka: 0,5-3,5. Juan Cruz Fernandezek, Gaizka Alberdik eta Alaitz Hidalgok galdu egin zuten, eta Xuban Garatek, berdindu. Taldea azkenengo postuan sailkatua da, baina liga hasi besterik ez da egin, eta gauzak aldatzeko tarte handia dago. Bigarren jardunaldia Villabonan jokatuko dute, bi punturekin bosgarren postuan den taldearekin. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide