Xake jolakari txikienek ikasitakoa erakusteko aukera dute Gabonetan

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna-Kakute xake taldea

Bi xakelari, txapelketa jokatu ostean.

Luken Pascual Azkoitiko xakelariak, adibidez, bigarren egin zuen Santurtzin (Bizkaia) jokatutako XI. Gabonetako Torneoan. Hilaren 28an 41. Kattu Memoriala jokatuko dute Azkoitian.

Ohikoa den eran, Gabonetako oporretan jokalari txikienek xakeko klaseetan ikasitakoaz gozatzeko hainbat ekintza dituzte aukeran. Luken Pascual Azkoitiko xakelariak, adibidez, bigarren egin du Santurtzin (Bizkaia) jokatutako XI. Gabonetako Torneoan. Txapelketa hori jokatu zuen Bera Pascualek ere, eta sailkapeneko 38. postua erdietsi zuen. Postu duina, kontuan izanda 90 jokalarik parte hartu zutela.

Bestalde, zapatu arratsaldean, Elgoibarko (Gipuzkoa) Zubi Ondo klubak III. Tomas Conderen Memorialeko Torneoa antolatu zuen, eta txapelketa horretan, zazpigarren sailkatu zen Anaitasuna-Kakute xake taldea.

Hilaren 28koa izango da xakelarien hurrengo zita, 41. Kattu Memoriala jokatuko baitute Azkoitian egun horretan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide