Jorge Domingok garaipena lortu du laugarren jardunaldian ere

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna-Kakute xake taldea 2025ko aza. 2a, 10:03

Domingok lautik lau jardunaldi irabazi ditu.

Laugarren jardunaldian ere garaile suertatu zen Domingo, eta esku-eskura du Bigarren Mailara igotzea. Datorren asteburuan jokatuko dituzte azken jardunaldiko neurketak, Azkoitiko Kultur Etxean.

Azkoitian jokatzen ari diren Gipuzkoako Hirugarren Mailako Zona-Txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zuten atzo, zapatua, Azkoitiko Kultur Etxean. Partida biziak eta erabakigarriak jokatu zituzten; izan ere, hiru txartel baino ez daude Bigarren Mailara igotzeko. Dena den, txartel horietako batek dagoeneko badu jabea: Jorge Domingok lau jardunaldietan lortu du garaipena, atzo Victor Drahuschaki irabazi zion.

Domigo partida sendoak ari da jokatzen, eta era berean, eraginkorrak, aurkariei oso aukera gutxi ari baita eskaintzen orain arte. Azken jardunaldian Oier Gonzalezen aurka neurtu beharko ditu indarrak Domingok, hiru puntu dituen aurkaria. Hain justu atzo Alex Franco hartu zuen mendean Gonzalezek, eta hura ere igoera lortzeko aukera handiekin iritsiko da azken jardunaldira. 

Beste partaideei dagokienean, Xuban Garatek eta Julen Azpillagak Mikel Arriolari eta Erik Fernandezi irabazi zioten, hurrenez hurren. Emakumeen arteko lehian, berriz, Ane Arriolak eta Alaitz Hidalgok lehia polita eskaini zuten, baina, azkenean, Hidalgo nagusitu zen.; Ekain Aldalurrek, bestalde, Caleb Solorzano hartu zuen mendean.

Datorren asteburuan amaituko da Zona-Txapelketa. Honako partida hauekin itxiko dute txapelketa: 

  • Gonzalez - Domingo
  • J.C.Fernandez - Garate
  • Azpillaga - Drahuschack
  • Franco - M. Arriola
  • Hidalgo - Zubeldia
  • Solorzano - E. Fernandez 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide