Izaro Arriolak garaipenarekin hasi du bigarren mailako liga

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna-Kakute xake taldea 2025ko urr. 12a, 13:23

Xakelariak jokoan, hirugarren kategoriako lehen partidan. (Anaitasuna-Kakute xake taldea)

Azkoitiko xakelariak Gipuzkoako txapelketako lehen partida irabazi zuen atzo Elgoibarren. Bestalde, hirugarren kategoriako Gipuzkoako txapelketaren lehenengo saioa jokatu zuten atzo Azkoitian.

Izaro Arriola Azkoitiko xakelariak Gipuzkoako txapelketaren bigarren mailako lehen partida irabazi zuen atzo Elgoibarren, Belosilloren kontra. Iazko hirugarren kategoriako txapeldunak beste zazpi jokalari izango ditu aurrez aurre zazpi txandatan jokatuko duten ligan.

Bestalde, Gipuzkoako Xake Federazioak nahiz Anaitasuna-Kakute xake taldeak antolatuta, hirugarren kategoriako Gipuzkoako txapelketaren lehenengo saioa jokatu zuten atzo, larunbata, Azkoitiko Kultur Etxean.

Orotara, hamabost xakelarik parte hartuko dute bost zapatutan jokatuko duten txapelketan; horietako zazpi Anaitasuna-Kakutekoak dira, eta bost Azpeitiko Xaputarrak taldekoak. Saioak Azkoitian izango dira, 16:00etatik aurrera, eta hiru jokalari onenak bigarren kategoriara igoko dira.

Atzokoan, Fernandez M., Domingok, Drahushchakek, Francok, Hidalgok eta Arriolak puntu bana lortu zuten; berdinketa egin zuten Gonzalezek eta Arriolak, eta partidak galdu zituzten Azpillagak, Fernandez S.-k, Garatek,  Fernandez E.-k, Aldalurrek eta Solorzanok. Solorzano xakelariak atseden eguna zuen atzo. 

Anaitasuna-Kakute taldeak jakinarazi du datorren igandean V. Beteranoen Anaitasuna jokatuko dutela 16:00etatik aurrera. Hilaren 26an, halaber, V. Emakumezkoen Anaitasuna txapelketaren txanda izango da, ordu berean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide