Abuztuko aste hauek atsedenerako eta batez ere Anaitasuna-Kakute xake elkarteko xakelarien entrenamendurako izaten ari dira. Esaterako, Juan Carlos Valorrek Espainiako Xake Txapelketa Azkarrean parte hartu du. Jaengo Mengibar herrian jokatu zuten 237 xakelarik: Espainiako Estatuko jokalari onenak eta xake-maisu handien zerrenda ikaragarria izan zen. Valorrek 11 partida jokatu zituen, 4,5 puntu eginez; 179. postuan amaitu zuen. Sufrituta, baina oso arratsalde atsegina igaro zuen nazioarteko xakeko figurez inguratuta.
Egun batzuk lehenago, Arbelan (Espainia, Malaga) jaietako xake torneoa jokatu zuen. Txapelketa horretan Juan Cruz Fernandez bigarren postuan geratu zen, azken partida bakarrik galduta. J.A.Guzman izan zen txapelduna. Txapelketa horretan Erik Fernandezek egindako lana azpimarratzekoa izan zen, 3,5 punturekin, bi garaipen eta hiru taularekin, porrotik jaso gabe eta seigarren postuan amaitu baitzuen.
Larunbatean, Nafarroan Burlatako jaietako txapelketa jokatu zuten Luken eta Bera Pascual gaztetxoek. Guztira, 69 parte hartzaile izan ziren han. Bi xakelariek txapelketa ikaragarria egin zuten: Lukenek 39. postuan amaitu. Berak, berriz, 57. postuan bukatu zuen. Kontuan izan behar da duela urtebete hasi zirela xakean jokatzen, beraz, zorionak beraiei eta haien begiraleei.