Carlos Sanchez eta Izaro Arriola, nagusi blitz erako xake txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna-Kakute xake taldea 2025ko uzt. 20a, 17:39

Hainbat xakelarik parte hartu dute blitz erako txapelketan.

Anaitasuna Kakute xake taldeak blitz modalitateko xake txapelketa jokatu du Kultur Etxean. Carlos Sanchez eta Izaro Arriola izan dira irabazleak.

Carlos Sanchez eta Izaro Arriola xakelariak izan dira Anaitasuna-Kakute Blitz Torneoaren 29. edizioko irabazleak. Gaur, igandez, jokatu dituzte txapelketako partidak Kultur etxean.

Jardunaldiko zazpi partidetan 6,5 puntu bildu ditu Carlos Sanchezek. Bestalde, txapelketa bikaina jokatu ostean, Imanol Larrañagak egin du bigarren. Soilik Carlos Sanchezen aurkako partida galdu du, eta berdinketa egin. Hirugarren, berriz, Jose Andres Medina Sevillako (Espainia) jokalariak egin du.

Carlos Sanchez, gizonen kategoriako irabazlea.

16 urte azpikoen kategorian Ane Arriolak irabazi du.

Giro bikaina izan da jardunaldian zehar, eta partidak internet bidez emititzeak osotasuna eman dio txapelketari.

Honen ostean, xake klubak atseden hartuko du irailera arte, baina zuzendaritzak lanean jarraitzen du bestelako txapelketak prestatzen, besteak beste, San Andres lehiaketa.

Ane Arriola, txapelketako irabazlea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide