Azpeitiko Sanjuandegin eta Beasaingo Loinazen jokatu dute Anaitasunako xake jokalariek asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna-Kakute xake taldea

Anaitasuna Kakuteko kide batzuk.

Azpeitiko Sanjuandegiko festetako xake txapelketan parte hartu zuten Anaitasunako haur batzuk zapatuan, eta igandean, Beasaingo Loinaz auzoko jaietan izan ziren helduak. 

Anaitasuna Kakute xake taldeko kideek Azpeitiko Sanjuandegiko festetan jokatutako Mantangorri xake jaialdian parte hartu zuten herenegun, zapatua. Azpeitiko Xaputarrak xake taldekoek antolatu zuten txapelketa, eta aurreko urteetan baino lagun gehiagok parte hartu zuten. 

Nagusietan, Anaitasunako jokalari ohi zestoar batek irabazi zuen, Egoitz Irurek. Egun, Elorrion (Bizkaia) bizi da hura, eta hango taldearekin jokatzen du. Irurek azken partidan Juan Cruz Fernandez menderatu zuen, eta hala lortu zuen garaipena. 14 urtez azpiko mailan ere zestoar bat nagusitu zen: Luken Pascual. Bigarren Anaitasunako Erik Ferndandez sailkatu zen; Ekain Aldalur hamargarrena izan zen eta Bera Pascual hamalaugarrena. 

Igandean, bestalde, Beasainen (Gipuzkoa) izan zen Anaitasunako ordezkaritza ba; Jose Joaquin Larrañagak, Manuel Paredesek, Xabi Ruizek eta Alex Alzasek parte hartu zuten 52. Loinazko San Martin Txapelketan. Hamabi talde lehiatu ziren han, eta etxeko Alfil taldeak erraztasun handiarekin irabazi zuen txapela, Fomentok baino bi puntu gehiago batu baitzituen. Anaitasunak bederatzigarren postuan amaitu zuen, lehian behetik gora eginda. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide