Alaitz Hidalgo Anaitasuna Kakute xake taldeko kideak joan den astean jaso zuen Gipuzkoako Hirugarren Mailako Liga Txapelketako irabazleari zegokion garaikurra; Cesar Montolio Gipuzkoako Xake Federazioko presidentearen eskutik jaso zuen kopa Hidalgok. Taula taldearen aurka irabazi zuen duela bi hilabete Anaitasunak, eta orduan lortu zuen, batetik, liga irabaztea, eta bestetik, Bigarren Mailara igotzea.
Garaikurrak esanahi handia du Anaitasunarentzat, hilabeteetan zehar egindako lanaren emaitza da eta. Taldekide guztiek parte hartu dute balentria hori lortzeko bidean. Gaizka Alberdi taldeko kapitainak ere lan handia egin du, Preferente Mailako Anibal Fernandezekin kontsonantzian. Erabaki onak hartu dituzte taldearentzat, eta gaizki ateratzen zenaren onartu dute. Anaitasuna Kakute taldeak kluba babesten eta xakeaz gozatzen jarraitzeko aukera ematen duten eragile guztiei eskerrak eman nahi dizkie.
Herenegun, zapatua, Gasteizko Martintxo taldeko xakelari gaztearen omenezko Ibai Morante Rafaelen omenezko X. Memoriala jokatu zen. Guztira, 24 taldek parte hartu zuten, eta horiek hiru multzotan banatuta aritu ziren. Anaitasuna Kakute taldeko Jose Joaquin Larrañagak, Manuel Paredesek, Izaro Arriolak eta Ane Arriolak parte hartu zuten. Hemezortzi partida gogora jokatu zituzten Azkoitiko lau xakelariek.