Abian dira Euskadiko xake txapelketak

Euskadiko Txapelketan lehiatuko diten Anaitasuna Kakute xake taldeko hainbat jokalari (Anaitasuna Kakute xake taldea)

Asteazkenetik larunbatera bitartean, jubenilen, kadeteen eta promesa mailakoen Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Eibarko Unibertsitatean, eta Anaitasuna Kakute xake taldeak ordezkaritza izango du maila horietan guztietan. Bestalde, zuzendaritzak jakinarazi du Azkoitia FGA Sustapena txapelketaren aurtengo aldia ekainaren 7an izango dela Elkargunean.

Datorren asteazkenetik larunbatera bitartean, jubenilen, kadeteen eta promesa mailakoen Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Eibarko Unibertsitatean. Azkoitiko Anaitasuna Kakute xake taldeak ordezkaritza izango du maila horietan guztietan, eta klubaren helburua da ahalik eta sailkapen onena lortzea eta kategoria horietan estatu mailako txapelketara sarbidea lortzea.

Jubeniletan, maila oso altua izango da, eta Xuban Garatek lanak ongi egin beharko ditu abuztuaren hasieran Jaenen jokatuko dute Espainiako Txapelketara sailkatzeko. Kadeteetan, Lucia Valor eta Ane Arriola izango ditugu, taldekako Gipuzkoako Ligan urte ona izan dute bi jokalari. Batak zein besteak ezagutzen du Espainiako Txapelketa, eta biek egingo dute borroka Vicarren jokatuko duten Espainiako Txapelketarako edo Zaragozan erkidegoka jokatuko duten Euskadiko selekzioan sailkatzeko. Bi txapelketa horietarako baina promesen mailan lehiatuko dira pausoz pauso aurrera egiten ari diren Alaitz Hidalgo eta Mikel Arriola. Sailkapen horietarako ez ezik, nazioarteko Fide sailkapenean aurrera egiteko helburua ere izango dute jokalariek txapelketa horieta, Anibal Fernandezek irakatsitakoa erakusteaz gain. Kategoria guztien artean, 75 xake jokalari espero dira, beraz, giroa eta laguntasuna bermatuta izango dira.

Bestalde, klubeko zuzendaritzak jakinarazi du Azkoitia FGA Sustapena txapelketaren aurtengo aldia ekainaren 7an izango dela Elkargunean, Anaitasuna Kakute taldeak eta Gros xake taldeak antolatuta, Gipuzkoako Xake Federazioaren arbitro teknikoaren laguntzarekin. Ekitaldia Gipuzkoako xake harrobiaren saria izango da beste behin, baina Euskadi osora zabaltzeko aukera ere izango du. Aurten, Xake Festa bat antolatuko da, familiako txikienak jokatu gabe gera ez daitezen, beren anai-arrebak lehian ari diren bitartean. Ingurune lasaian gozatzeko aparteko gune bat prestatuko zaie haiei.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide