Anaitasuna Kakute Xake taldeak Gipuzkoako Ligako azken partida irabazi zuen atzo Zaleak taldearen kontra eta, puntu erdiari esker, bigarren mailan jokatuko du hurrengo denboraldia.
1-3 emaitzarekin amaitu zuten atzo Anaitasunako jokalariek. Juan Cruz Fernandezek, Alex Alzas eta Gaizka Alberdik irabazi zituzten Zaleak taldeko kideen aurkako errondak, eta galdu egin zuen Josue Goenagak.
Emaitza horrekin, gainontzeko taldeen menpe zegoen Anaitasunaren etorkizuna. Hala, sorpresa eman zuen Eibar B taldeak Goierrirekin berdinketa egitean eta, horri esker, puntu erdiarengatik, bigarren mailarako igoera erdietsi zuen Azkoitiko taldeak.
Txapeldun koparen bila lehiatuko da orain Anaitasuna, Lasarteko Taularen aurka, zozketaz erabakitako udalerrian.
Bestalde, Anaitasunaren preferente mailako taldeak 4-0 galdu zuen atzo Gros D-ren kontra. Izaro Arriolak, Xuban Garatek, Mikel Arriolak eta Manuel Paredesek osatzen duten laukoa Irungo Salto Bidasoaren kontra lehiatuko da datorren astean, Azkoitian.