Garaipeneko asteburua izan da Anaitasuna-Kakuteko xakelarientzat

Anaitasuna-Kakuteko Hirugarren Mailako lehia, atzo Tolosan. (Anaitasuna-Kakute)

Preferente Mailakoek Zarauzko taldeari 1-2 irabaztea lortu zuten atzo, eta Hirugarren Mailakoak ere 1-3 irabazita itzuli ziren Tolosatik etxera. Ondorioz, emaitza eta sentsazio onak berreskuratu dituzte Anaitasuna-Kakuteko bi taldeek.

Asteburu honetan emaitza eta sentsazio onak berreskuratu dituzte Anaitasuna-Kakuteko xakelariek. Preferente Mailakoek Zarauzko taldeari etxetik kanpo irabaztea lortu zuten, eta Hirugarren Mailakoak ere garaipenarekin itzuli ziren etxera, Tolosako xake taldeari irabazita.
 
Preferente Mailan, Jose Luis Larrañaga eta Juan Carlos Valor garaile izan ziren Zarauzko taldearen aurkako lehian, nahiz eta Anibal Fernandezek ez zuen irabazterik izan. Emaitza horien ondorioz, Anaitasuna-Kakuteko taldea seigarren postura igo da. Datorren asteburua atsedenekoa izango du taldeak.
 
Hirugarren Mailan, berriz, Anaitasuna-Kakuteko xakelariak Tolosara joan ziren lehiatzera. Izaro Arriola aise nagusitu zen, urduritasun handiko amaiera baten ostean. Ane eta Mikel Arriolak ere garaipena lortu zuten, eta pena handia izan zen Xuban Garateren porrota. Ondorioz, 1-3 geratu zen markagailua Azkoitiko taldearen alde. Hirugarren Mailako taldea laugarren postuan dago gaur-gaurkoz, liderra den Eibar C taldearengandik bi puntura. Datorren larunbatean, Azkoitiko Kultur Etxean, Gorierri taldeko xakelariak izango dituzte aurkari; horiek hirugarren postuan daude, Anaitasuna-Kakutekoak baino puntu bat gehiagorekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide