Joan den larunbatean hasi ziren Gipuzkoako Xake Federazioaren Liga jokatzen, taldeka. Lehen kanporaketan, Zumaiako Kbi talde indartsuaren aurka jokatu zuen Azkoitiko taldeak, eta azken emaitza 0-4 izan zen. Kostako taldeak hamaikako sendoa ekarri zuen, Paulo Alberdi eta Oier Sarasketa nabarmenduz, eta Anibal Fernandez, Jose Luis Larrañaga, Ion Kuende eta Alex Alzas jokalariei ez zieten aukerarik eman. Ezusteko hasiera izan zen, baina justua, eta datorren astean Zarautzera egingo duten irteerara azkoitiarrak indartsu joatera behartuko dituena.
Hirugarren mailakoak ere Kultur Etxean lehiatu ziren. Azkoitiarrek Azpeitiko Altuna y Uriaren aurka jokatu zuten, eta 2-2ko berdinketarekin bukatu zuten, nahiz eta azkoitiarrek zerbait gehiago ateratzeko aukera ere izan zuten. Alaitz Hidalgok eta Izaro Arriolak partidak oso ondo bideratuta izan zituzten, baina ez zuten irabazten asmatu. Xuban Garatek azkar irabazi zuen berea, eta Lucia Valorrek lan motela baina ona egin zuen lehenengo mahaian. Datorren astean Tolosan izango dira horiek.