Izaro Arriola, lider Azpeitian

Izaro Arriola, Azpeitian jokatutako lehian.

Azpeitian aritu dira Anaitasuna Kakute xake taldeko Hirugarren Mailako jokalariak. Lehia horren ostean, Izaro Arriola lider da, Alejandro Monasteriorekin batera, hiru punturekin berdinduta. 

Gipuzkoako Xake Txapelketaren Hirugarren Mailako hirugarren erronda izan zen atzo Azpeitian, Gipuzkoako Xake Federazioak eta Azpeitiko Xaputarrak taldeak antolatuta. Lehia horren ostean, Izaro Arriola lider da, Alejandro Monasteriorekin batera, hiru punturekin berdinduta.

Izarok Aneren aurka lehiatu behar izan zuen, ahizpen arteko derbian, eta Juan Cruzek Xuban Garateren aurka neurtu zituen indarrak, Anaitasunako jokalarien derbian. Alaitz Hidalgok ere galdu egin zuen Juan Carlos Fernandezen aurkako lehia. Elustondok 0 eta 1 galdu zuen Monasterioren aurka, eta Palawok 0 eta 1 Francoren kontra.

Horrenbestez, gaur-gaurkoz, horrela dago sailkapena: I. Arriolak eta A. Monasteriok hiru puntu dituzte; A. Elustondok, X. Garatek eta A. Francok bi puntu; J. Cruz Fernandezek, J. Carlos Fernandezek eta A. Arriolak puntu bat; eta A. Hidalgok eta A. Palawok ez dute punturik.

Datorren astean, honela lehiatuko dira: A.Monasterio-I.Arriola, X.Garate-A.Elustondo, A.Franco-J.C.Fernandez, A.Arriola-J.C.Fernandez eta A.Hidalgo-A.Palawo.

Oraindik hainbat lehia gelditzen dira jokatzeko, eta Gipuzkoako txapelduna zein den erabakitzeaz gain, mailaz igotzeko aukera ere izango dute jokalariek.

Xuban Garate, Azpeitian. (Anaitasuna Kakute)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide