Asteburu honetan, oporretako itzuleraren hasiera markatu duten xakeko bi ekitaldi jokatu dituzte Anaitasuna-Kakute xake taldekoek. Alde batetik, Hondarribiko jaietako txapelketa antolatu zuen atzo Marlaxkak. Parte hartze ona izan zuen txapelketak eta adinaren arabera bereizitako lau talde leihatu ziren. Absolutu mailan, Groseko Alex Odriozola nagusitu zen. Azkoititik joandakoek ondo jokatu zuten: hamalaugarrena izan zen Juan Carlos Valor, hamaseigarrena Jose Joaquin Larrañaga eta hamazortzigarrena Alex Alzas. Guztira, 43 jokalarik jokatu zuten nagusien mailan. 16 urtez azpikoen A multzoan, berriz, Lasarteko Dani Vegas nagusitu zen, eta puntu erdira gelditu zen txapelketa ona egin zuen Lucia Valior. C multzoan, Ekain Aldalur nagusitu zen: sei partidako sei puntu eginda.
Bestalde, Azpeitian taldekako txapelketa azkarra jokatu zen atzo. Garaipena Santurtzirentzat izan zen, bi puntura Abadiño gelditu zen eta jarraian Alfil taldeak egin zuen. Anaitasuna Kakutek bi talde osatu zituen Azpeitiko txapelketarako: Gaizka Alberdi, Juan Cruz Fernandez, Xuban Garate eta Erik Fernandez xakelariek osatu zuten talde bat. Eta beste taldea Izaro Arriolak, Alaitz Hidalgok, Ane Arriolak eta Mikel Arriolak osatu zuten. B taldeak hamalaugarren postuan bukatu zuen.
Azken finean, gure taldekide diren hamahiru xakelarientzat denboraldia hasteko aukera paregabea izan da, hurrengo jardueretan pentsatzen ari baitira, besteak beste, Eibarren jokatuko duten banakako eta taldekako txapelketa azkarretan, FGA hirugarren mailako banakako txapelketan, eta nola ez, abenduaren 1ean Azkoitian izango den San Andres Torneoan.