Ane Arriola Salobreñan hasi da

Ane Arriolak hasi du 14 urtez azpiko Espainiako Txapelketaren ibilbidea.

Ane Arriolak hasi du 14 urtez azpiko Espainiako Txapelketaren ibilbidea Salobreñan (Granada), eta aste gogorra datorkion arren, Euskadiko delegazioko jokalariek zein Anaitasuna Kakutekoek aste dibertigarria izan dadin lagunduko dute. Jokalaria ondo aholkatuta dago Manuel Paredes eta Izaro Arriolarekin, prestaketetan lagunduko diotelako, eta batez ere, animoak emango dizkiotelako.

Bestalde, atzo amaitu zen FIDE munduko marka saiakerarako aurrez aurreko partidetarako izen-ematea. 24 orduz milioi bat partida baino gehiago jokatuko dituzte, eta Anaitasuna Kakutek parte hartuko du bertan eta norgehiagokak zuzenean emango ditu. 450 ekintza baino gehiago egingo dituzte, eta bertan parte hartzen duten herrialdeak askotarikoak izango dira. Egitasmo ikusgarria izango da, beraz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide