Sustapena txapelketarako entrenamendua

XII. Anai Xake Eskola Training jokatu dute gaur datorren ekainaren 16an Azkoitia FGA Sustapena txapelketan lehiatuko diren Anaitasuna-Kakute xake klubeko hamar jokalariek. Giroa aparta izan da, eta gazteek entrenamendu gogorra izan dute. 

XII. Anai Xake Eskola Training jokatu dute gaur datorren ekainaren 16an Azkoitia FGA Sustapena txapelketan lehiatuko diren Anaitasuna-Kakute xake klubeko hamar jokalariek. Jubeniletan, Xuban Garate, Lucia eta Denis Valor, Izaro Arriola eta Jakes del Rio honako Beteranoak-1 taldeko kide hauen aurka lehiatu dira: Jose Luis, Jose Joaquin, Imanol Larrañaga, Asier Plazaola eta Juan Cruz Fernandez, eta soilik Lucia Valorrek lortu ditu puntuak.

Promesen kategorian, Alaitz Hidalgo, Erin Goenaga, Ane eta Mikel Arriola eta Ixone Jurado Beteranoak-2 taldearen aurka lehiatu dira: Juan Carlos Valor, Alejandro Alzas, Josue Goenaga, Usoa Jurado eta Alberto Garcia. Promesetako guztiek gutxienez partida batean lortu dute punturen bat. 

Helburu nagusia bete da, eta gure jokalari gazteek entrenamendu gogorra izan dute. Giroa aparta izan da, eta zuzendaritzak hainbat kontu ixteko aprobetxatu du saioa. Gogorarazi nahi dugu ekainaren 16an Azkoitia FGA Sustapena txapelketa jokatuko dutela Elkargunean, eta ekainaren 30ean, berriz, Azkoitia Hiria, Kontzejupean. Era berean, uztailaren 20rako Social blitzerako prestaketak aurrera doaz. Jardunaldi handia izango da, eta nazioarteko xake federazioaren munduko marka saiakera bat ere izango da. Laster emango dugu informazio gehiago. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide