Jose Joaquin Larrañaga nagusitu zen atzo, igandea, beteranoen mailako Anaitasuna-Kakute txapelketan, iaz bezala. Jokalari batzuk falta izan ziren, baina Larrañagak ez zion inori aukerarik eman, eta soilik bigarren sailkatuarekin berdindu zuen; gainontzeko guztiei irabazi zien partida.
Bigarren postuan geratu zen Xabier Beorlegi eibartarra, 4,5 punturekin. Hark Jose Andres Perez azpeitiarrarekin berdindu zuen, baina eibartarra koefizienteetan gailendu zen. Laugarren postuan, bestalde, Juan Carlos Garcia portugaletetarra sailkatu zen, 2,5 punturekin, eta haren segidan geratu zen Juan Cruz Fernandez azkoitiarra. Jokalari eskarmentudunek giro ederra sortu zuten, eta bajak izan baziren ere, bi itzuli jokatu zituzten txapelketan, lehiari ikusmin handiagoa emanez.