Azken aste honetan hainbat xake txapelketetan parte hartu dute Anaitasuna-Kakute xake klubeko zenbait kidek, eta emaitza onak lortu dituzte. Bilboko Aste Nagusiko banakako xake txapelketan Jose Joaquin Larrañagak 22. postua eskuratu zuen eta Manuel Paredesek 23.a. Txapelketa horretan 56 xakelarik parte hartu zuten, eta Ricardo Perez izan zen txapelduna.
Bestalde, Anibal Fernandez azkoitiarrak 30. postua egin zuen Rotako Nazioarteko 34. Luna Gaztelua xake txapelketan. Lehia horretan, 62 xakelarik parte hartu zuten.
Irailaren 4an aldibereko xake saioak jokatuko dira Azkoitiko Hiria xake txapelketan. Infantilen mailan Oier Sarasketa xakelari zumaiarra ariko da jokoan. Egun horretan bertan, Anaitasuna-Kakute klubeko hainbat kidek Hondarribiako Gaztelua X. Torneoa jokatuko dute.