Gipuzkoako Xake Federazioaren Kutxa Ligan mailari eutsi dio Anaitasuna-Kakutek

Puntu erdi bategatik jaitsierako fasea jokatu du Azkoitiko xake klubak, baina fase horretako garailea izan da. Azken lau hilabeteetan, larunbatetan, jokatu da Kutxa Liga. Udaberrian eta udan hainbat xake lehia jokatuko dituzte Anaitasuna-Kakuteko xakelariek.

Azken lau hilabeteetan, larunbatero, Gipuzkoako Xake Federazioaren Kutxa Liga jokatzen aritu dira Anaitasuna-Kakute klubeko xakelariak. Igoera fasea jokatzeko aukera galdu egin zuten, puntu erdi bategatik. Ondorioz, mailari eusteko borrokatu behar izan dute jaitsiera fasean. Hala ere, mailari eustea lortu dute, baita jaitsiera faseko irabazleak izatea ere. Azken xake jardunaldia Hernanikoen kontra jokatu behar zuten Azkoitikoek, baina aurkariak ez ziren azaldu, eta 4 eta 0 egin zuten Anaitasuna-Kakutekoek. "Ezin dugu ulertu Hernaniko xakelarien jarrera, norgehiakora azaldu ez zirelako zigortuak izan direlako eta maila galdu dutelako", azaldu du Anaitasuna-Kakuteko zuzendaritzak. 17,5 puntu eskuratuta lortu du ligako jaitsiera faseko garaipena herriko taldeak.

Anaitasuna-Kakute xake klubeko zuzendaritza oso gustura azaldu da klubeko xakelarien jarrerarekin eta taldean dagoen giroarekin. "Gutxigatik ez dugu lortu igoerako fasea jokatzea, baina lortu dugu geneukan helburua betetzea: maila mantentzea. Uste dugu, klubeko xakelarien maila ikusita, igoera fasea jokatzea merezi genuela, baina hori 2023. urterako utzi beharko dugu". Udaberrian eta udan xakeko jardunaldi ugari dituztela azaldu du xake klubak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide