Kutxa Ligako bederatzigarren kanporaketa jaitsiera postuen play-off-aren lehen postuan den Andoaingo Agustin Leitza taldearen aurka jokatu zuen Anaitasunak, eta berdindu egin zuten biek. Izan ere, Ion kuendek galdu egin zuen, eta Manuel Paredesek taulak egin zituen. Hector Sanchezek bere maila erakutsi eta norgehiagoka irabazi zuen. Anibal Fernandezen taulek, berriz, taldeari berdinketa eman zioten; emaitza ona, beraz. Anaitasunak bigarren postuan jarraitzen du, 12 punturekin, eta hurrengo astean Donostiara joango da, laugarren postuan (9,5 puntu) den Tamarindo taldearekin indarrak neurtzera.
Bestalde, azpimarratzeko da hurrengo igandean Lucia Valor gazteak Mugaz Gaindiko Emakumeen Txapelketa jokatuko duela Iruñean, eta Aragoiko (Espainia), Pirinio Atlantikoetako (Frantzia), Nafarroako zein Gipuzkoako zenbait xake jokalarirekin batera.