Anaitasuna-Kakute, Gaztediko finalera

Joan den asteburuko partidetako irudi bat. (Anaitasuna-Kakute)

Azkoitiko Anaitasuna-Kakute xake taldeak Gaztedira sailkatzea lortu zuen larunbatean Beasainen, Sociedad Alfil taldearen aurka (2,5-1,5). Horrela, talde azkoitiarra 2021eko abenduaren 12an Gurean jokatuko den Gaztedi finalean egongo da.

Bestalde, igandean Oñatiko XXVII. Xake Txapelketa egin zen 41 jokalarirekin. Ekitaldia Enrique Tejedor Nazioarteko maisu kantabriarrak irabazi zuen, a priori faboritoa zen, eta ez zuen aukerarik utzi, puntuen %100 lortu baitzituen.

Anaitasuna-Kakute taldeko bi jokalarik parte hartu zuten bertan; Manuel Paredesek 11. postua eskuratu zuen sei partidetan lau puntu lortuta, eta Jose Joaquin Larrañagak 17. postuan bukatu zuen, sei partidetan 3,5 puntu eskuratuta. Txapelketa ondo etorri da datorren asteko Elorrioko Torneoa eta 21eko San Andres Sidenor txapelketa prestatzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide