Manuel Paredesek irabazi du Beteranoen I. Anaitasuna-Kakute Txapelketa

Manuel Paredes, partida batean zehar.

Lehenengo aldiz jokatu dute beteranoen mailako txapelketa. Jose Andres Perezek eta Mikel Fidalgok osatu zuten podiuma. 

Hamar partidatan 8,5 puntu batuta, Manuel Paredesek irabazi zuen Beteranoen I. Anaitasuna-Kakute Txapelketa. Bi itzulitara jokatu zuten txapelketa, eta ez zen emoziorik falta izan azken unera arte. Paredesen aurkari zuzena Jose Andres Perez azpeitiarra izan zen; hark bigarren postuan amaitu zuen 7,5 puntu pilatuta.

Hirugarren postuan, bestalde, Mikel Fidalgo elgoibartarra sailkatu zen J.C. Fernandezek eta J.L. Fernandezekin batera puntuetan berdinduta gelditu baziren ere, berdinketa haustean puntuazio hobea lortu zuen Fidalgok. Multzoa tauletara itzuli zen J.A. Matxineak itxi zuen. 

Oso txapelketa interesgarria izan zen, eta espero da urteen poderioz hobetzen joatea. "Garrantzitsuena martxan jartzea zen, murrizketa arauak izan arren. Adin tarte honetako pertsonen artean xakea bultatzea da gure helburu nagusia", azaldu du Anaitasuna-Kakute xake klubak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide