Atzo, igandea, jokatu zute XXV. San Andres Xake Txapelketa, eta egungo osasun egoeragatik Lichess.org plataformaren bitartez online jokatu behar izan zuten parte hartzaile guztiek. Guztira hamalau lagunek parte hartu zuten txapelketan, eta bost minutuko zazpi txandatan aritu ziren. Santikutz-Legazpi taldeko Markel Vesgak irabazi zuen 25. urteurrena bete duen txapelketa.
Lehen partidatik hartu zuen erritmoa legazpiarrak, are gehiago Hector Sanchez txapelketa irabazteko faboritoa bosgarren txandan menderatu zuenean. Halere, seigarren txandan Juan Carlos Valor azkoitiarraren aurka galdu egin zuen, eta Creturen aurka jokatzetik libratu zen. Hala eta guztiz ere, Vesgak bere mailarik onena erakutsi zuen eta merezita lortu zuen garaipena.
Bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren, Carlos Sanchez eta Juan Carlos Valor azkoitiarrak. Biek ala biek behetik gorako bidea egin zuten txapelketan. Txapelketa polita izan da, eta era berean oso interesgarria gure taldeko Aritz, Lucia eta Denis jokalari gazteak online txapelketan nola aritu diren ikustea. Hirukotea Cretu, Markel eta Anerrekin batera Anaitasuna taldean arituko dira datorren larunbatean Internet bidez hasiko den Gaztedi-Kutxa 2020 txapelketan.