Anaitasuna Kakute xake taldea martxan da berriz ere. Klubak protokoloa zehaztu du beren egitekora pixkanaka-pixkanaka ardurarekin itzultzeko eta birusaren kutsatzeak ekiditeko.
Hori horrela, Anaitasuna Kakute Kopa txapelketari ekingo dio xake taldeak ekainaren 25ean. Parte hartzaileek, eguna eta ordua jarrita, bi xake partida jokatuko dituzte. Lehiak 15 minutu eta bost segundokoak izango dira; antolakuntzak bost segundo gehiago emango dizkio parte hartzaile bakoitzari, kopa txapelketa delako.
Honako partida hauek jokatuko dituzte:
- A. Fernandez. - D. Valor
- G. Alberdi - A. Soraluze
- J.C. Valor - X. Ruiz
- I. Larrañaga - I. Kuende
Aurten, Hector eta Carlos Sanchez anaiek —azken bi urteetako irabazleak— ez dute parte hartuko txapelketan. Ikusi egin beharko da, beraz, nork hartzen duen bi horien lekukoa.
Protokoloa
Jokalariek maskara jantzita joan beharko duten klubaren egoitzara, eta beharrezkoa dena ukituko dute soilik, Behin partida amaituta, berehala utzi beharko dute klubaren egoitza. Klubaren zuzendaritzak ardura eskatu nahi die jokalariei, modu hori delako normaltasunera itzultzeko lehen keinua.